Atzo arratsaldeko zortziak aldean aurkitu zuten gizonekoaren gorpua Lagako (Bizkaia) hondartzan. Larrialdietako zerbitzuei abisu eman zieten, eta mediku forentseak azterketak egin ondoren, gorpua joan zen astean Islaresen (Kantabria) desagertu zen Urtuellako arrantzalearena zela baieztatu dute.
F.J.V.C. 60 urteko arrantzalea hilaren 7tik falta zen. Arrantzara joan zen, beste hainbatetan ohi zuen bezala, Castro eta Islares ingurura; autoa Islaresen aurkitu zuten. Orduandik, arrantzalearen gorpuaren bila aritu dira.
Gertakaria