Gizartea

Lagun bat atxilotu dute Zumaian, kobrea lapurtu duelakoan

Enpresa batetik ostu du, Udaltzaingoaren arabera.

2007ko urriaren 8a
13:10
Entzun 00:00:0000:00:00
Zumaiako (Gipuzkoa) udaltzainek 34 urteko gizonezko bat atxilotu dute, enpresa batean kobrea lapurtu duelakoan. Atzo, 14:30ak aldera, Geltoki kaleko tailer batera pertsona bat sartzen ikusi duela-eta, herritar batek abisua pasatu die udaltzainei, eta hauek hara joan direnean, pertsona hura kobrez betetako lau poltsekin zegoela esan dute. Ustezko lapurra ihes egiten saiatu den arren, atxilotzea lortu zuen Udaltzaingoak.

Azken asteetan Gipuzkoan kobrearen hainbat lapurreta egin dituzte telefono harietatik. Batik bat, Aian egin dituzte. Kobrearen kiloak merkatuan 3,5 euro balio du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.