Abisua 06:00etan jaso dute larrialdi zerbitzuek: sutea piztu da Zubiberri bideko pabiloi abandonatu batean, Tolosa hiribidearen inguruan. Suhiltzaileek bost lagun atera behar izan dituzte eraikinetik —egurrezko egitura du—, eta haietako bi zaurituta daude gutxienez. Larrialdi zerbitzuak eta poliziak ere joan dira. Sutea itzali ondoren, eraikinaren barrura sartzean, beste lagun baten gorpua aurkitu dute suhiltzaileek; ezin izan da atera.
Ospitalera eraman behar izan dituzte bi zaurituak, leiho batetik salto egitean hanka hautsita bata, eta kea arnasteagatik bestea, Eneko Goia alkateak zehaztu duenez. 08:15 inguruan, artean ere garrak itzali nahian zebiltzan suhiltzaileak, baina lortu dute sua itzaltzea azkenean.