Lagun bat hil da gaur arratsaldean Foruan (Bizkaia), bere autoak beste batekin aurrez aurre talka eginda. Istripua BI-2235 errepidean gertatu da, 15:30ean. Bi lagunek zauriak izan dituzte.
Ertzaintzaren iturrien arabera, Citroën ZX batek eta Peugeot 307 batek aurrez aurre talka egin dute. Autoetako batean zihoan lagunetako bat hantxe bertan hil da, bertaratutako medikuak baieztatu duenez. 16:30ean oraindik artatzen ari ziren istripuan zaurituriko pertsonetako bat, Galdakaoko Ospitalean.
Hildakoa, 64 urteko L.H.N. emakumea, Gernikako bizilaguna zen, eta gorpua auto barrutik atera behar izan dute suhiltzaileek. Gernikakoa da ere zaurituetako bat, 66 urteko N.O.A. gizonezkoa; zendutako emakumearekin zihoan Citroën autoan. Beste zauritua, Peugeotean zihoana 57 urteko J.V.L. da, Forukoa.
Ezbeharraren ostean errepidea moztu dute ertzainek, biktimak artatzeko eta autoak erretiratzeko. 16:15ak aldera bideetako bat zabaldu dute ostera ere.
Istripuak