Auto bat irauli da 08:35 aldera A-8 autopistan, Donostian, Aritzeta parean; barruan zihoan lagun bat zaurituta eraman dute Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Hala ere, ez dute zehaztu zaurien larritasuna zenbaterainokoa den.
Lapurdi alderako bidean gertatu da ezbeharra, eta une batez auto ilarak sortu dira. Hala ere, trafikoa laster etorri da bere onera.
Errepideak