Ikasleen autobus batek eta furgoneta batek aurrez aurre talka egin dute gaur goizean Hernanin, eta furgonetako gidaria zauritu egin da. Ez dago larri eta Hernaniko osasun etxera eraman dute. Autobusean, gidariaz gain, adintxikiko lau lagun zihoazen.
8:35etan izan da ezbeharra, GI-3410 errepidean, eta Ertzaintzak bidea itxita izan du ordubetez.
gizartea