atxiloketa

Lain Blanko aske utzi dute, bermepean

Inkomunikatuta pasatu da epailearen aurretik. 10.000 euroko bermea ordaindu behar izan du. Asteartean atzeman zuten.

2010eko maiatzaren 14a
16:02
Entzun 00:00:0000:00:00
Lain Blanko donostiarra aske utzi dute gaur, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande Marlaska epailearen aurretik inkomunikatuta pasatu ondoren. AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, 10.000 euroko bermea ordaindu behar izan du.

Baldintzapeko neurriak ere ezarri dizkio Grande Marlaskak: astero sinatzera joan beharko du eta ezingo da Espainiako Estatutik atera.

Guardia Zibilak Ertzaintzaren laguntzaz atxilotu zuen Iturenen (Nafarroa) joan den asteartean, eta harrezkeroztik inkomunikatuta eduki dute. 2008ko irailean Donostian izandako kale eraso batekin lotura izatea leporatu diote.

Atxiloketa eta inkomunikazioa salatzeko, manifestazioa egin zuten asteazkenean Añorga Txikin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.