Ekonomia

Langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian

Irail bukaeran abuztuan baino 2.532 lagun gutxiago zeuden enplegurik gabe.

2007ko urriaren 2a
12:14
Entzun
INEM Espainiako Enplegu Institutuaren arabera, langabeen kopuruak behera egin zuen irailean Hego Euskal Herri guztian. Guztira, abuztuan baino 2.532 lagun gutxiago zeuden enplegurik gabe irail bukaeran.

Lau probintzietan egin du behera langabeen kopuruak, baina gehien Bizkaian (1.272 gutxiago, %3.02). Gipuzkoan 635 lagun gutxiago daude enplegurik gabe (%2,81); Nafarroan 466 (%2,28), eta Araban 159 (%1,47).

Iazko datuekin alderatuta ere jaitsi egin da langabeen kopurua Hego Euskal Herrian. Hala ere, probintziaka aztertuz gero %0,06 egin du gora Nafarroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.