Lan istripu larria gertatu da gaur goizean Etxarri-Aranazko (Nafarroa) Satenhor enpresan: kamioi bat zamatzen ari zela langile bat hil da, lehen ikerketen arabera, garabi baten kakoak buruan jota. Hain zuzen ere, garabia kamioira lotzen ari zen kakoak buruan jo duenean. Hildakoa M.A.O.M. 62 urteko gizonezko altsasuarra da.
Zumurdiñeta industriaguneko Satenhor enpresan gertatu da istripua, 11:10 aldera. Betoi nahasgailuen konponketak eta hornikuntza piezak egiten dituzte lantegi horretan. Foruzaingoa istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.
LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 76. behargina da gaurkoa. Iaz hala 125 zendu direla dio LABek.
Lan istripua