Galdakaoko Urreta ikastetxean berritze lanak egiten ari zela langile bat hil da, eta beste batek zauriak izan ditu. Itxura guztien arabera, horma bat gainera erori zaie langileei, eta ospitalera eraman dituzte, bata Gurutzetara eta bestea Galdakaoko ospitalera. Gurutzetara eraman dutena ospitalean bertan hil da. Bigarren langileak ez du zauri larririk.
Bi langileak azpi kontratatutako enpresa batentzat egiten zuten lan.
EKONOMIA