Traktorearekin lanean ari zen 25 urteko gizonezko bat hil da Gaubean. Landa batean lanean ari zela traktorea irauli eta azpian harrapatuta geratu da. Gertaera izan eta gutxira zendu da. Istripua 16:00ak aldera izan da, eta Ertzaintza aztertzen ari da.
LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lan istripuetan hil den 34. behargina da gaurkoa. Iaz horrela 80 langile zendu zirela dio LABek. 2008an 112, 2007an 125.
lan istripua