Euskal Kataforesis (EKT) enpresako langile bat hil da gaur goizean, pisua jasotzeko makina batek zeraman karga gainera erori zaionean. 39 urte ditu eta emakumezkoa da hildakoa, ELAn afiliatua.
EKTko langileek lanuztea eta kontzentrazioa egingo dute hurrengo astelehenean, eguerdiko 12etan, enpresaren atarian. Deia langile batzordeak egin du. ELA, LAB eta UGTko ordezkariak daude bertan.
Sindikatuen arabera, "enpresako 44 langileek lan erritmo gogorrean egin behar izaten dute lan, eta horregatik gertatu da istripua. Salaketa hori egin izan zaio enpresari, baina ez dute inolako neurririk hartu orain arte".
Langile bat hil da Iurretan
Makina jasotzaile batek zeraman karga erori zaio gainera. Euskal Kataforesis enpresako langilea da hildakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu