Irudia. Donostia
                        
            
        Langileen 35 urteko «konpromisoa»-ri, eskerrak
 
    
    Osakidetzaren 35. urteurrenaren amaierako ekitaldia izan zen atzo, Donostiako Kursaalean. Mila pertsona inguru bildu ziren: Osakidetzako langileak, buruzagiak, buruzagi ohiak, sindikatuetako ordezkariak... Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eskerrak eman zizkien, bai 1983. urtean lanean hasi zirenei, bai gaur egun EAEko osasun sisteman lan egiten dutenei:erakutsitako «konpromisoagatik». Irudian, Urkullu,Maria Jesus Mujika zuzendari ohia besarkatzen; ezkerrean, Jon Darpon. Kanpoan, larrialdi zerbitzuetako langileek protesta egin zuten.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            