Langileen garraioa laguntzeko prima indarrean ezarri nahi du Frantziako Gobernuak

Aitor Renteria.
2008ko irailaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Eric Woerth Frantziako Aurrekontuen ministroak jakitera eman du Frantziako Gobernuak langileen garraioa laguntzeko prima ezarri nahi duela indarrean. Garraio publikoari dagokionez, enpresek prezioaren erdia ordaindu beharko dute. Legez arautu nahi du xede hori Frantziako Gobernuak. Aldiz, autoa erabiltzen duten langileen kasuan, laguntza ez da legez arautuko lehen unean.

Enpresa buruei eskatuko diete urtean 200 euroko laguntza ematea langileei, petrolioaren gorakadak garraio aurrekontuan eragiten dien galerak orekatzeko asmoz. Enpresaburu txikiek ez dute ongi hartu iragarpena, eta ez dutela beteko jakinarazi dute. Akordiorik lortuko ez balitz, laguntzak legez arautuko dituela jakinarazi du Frantziako Gobernuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.