LAPAROSKOPIA GIZENAK TRATATZEKO

2009ko urriaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gipuzkoako Poliklinikako mediku talde bat, Juan Jose Martinez sendagilea buru dutela, laparoskopia sistema erabiltzen hasi da gizentasuna dutenei ebakuntza egiteko. Teknika horren bidez, gaixoari ez zaio sabela ireki behar, baizik eta ebaki txiki batzuk egiten zaizkio. Horri esker, ebakuntzan izan daitezkeen arazoak gutxitzen dira, eta gaixoa azkarrago osatzen da. Ospitalean igaro behar diren egunak ere gutxitu egiten dira. Jada 12 gaixok probatu dute teknika berritzaile hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.