Senar-emazte getxoztarrak eta haien bi seme-alaba txikiak bete-betean harrapatu zituen leherketak eta ondorengo suteak. Izan ere, beren etxean gertatu zen gero suaren bidez alboko etxebizitzetara zabaldu zen ezbeharra.
Uztailaren amaieran istripua gertatu zenetik Barakaldoko (Bizkaia) Gurutzetako erietxean egon dira lauak ingresatuta, erredura handiak dituzten gaixoak osatzeko unitate berezian. Emakumezkoa bart hil da. Senarrak eta seme-alabek larri jarraitzen dute, baina osatzen.
Ezbeharra gertatu zen egun berean bost lagun hil ziren, lau emakumezko eta gizonezko bat, bostak bizkaitarrak. Izan ere, Laredo ingurura jende asko joaten da Bizkaitik opor garaian.
Ezbeharra