GASTEIZ.De Miguel auziko epaiketan, atzo deklaratu zuen Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Gazteria sailburuorde ohiak. Nabarmendu zuen ez zuela ardurarik izan Gazteria Sailak Alfredo de Miguel auzipetu nagusiaren enpresekin sinatutako kontratuetan. Haren esanetan, kontratu «txikietan» —gisa horretakoak ziren Gazteria Sailak De Miguelen enpresekin sinatutakoak—, haren eginkizuna gastua baimentzea baino ez zen, eta Javier Sanchez Robles Gazteria zuzendariaren ardura zen kontratuak nori eman erabakitzea eta horiek kontrolatzea.
Larrañagak erantsi zuen konfiantza zuela Sanchez Roblesengan, ez zuela susmorik izan Sanchez Robles haren bizkar ari zenik eta Kontrol Ekonomikorako Bulegoak ere ez zuela ohartarazi kontratu horien inguruan. Larrañagak fiskalari eta galdekatu nahi izan zuten abokatu guztiei erantzun zien, argudiatuta ez duela «ezkutatzeko ezer».
Larrañagak dio ez zuela ardurarik kontratuetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu