Rafael Larreinak eta Onintza Lasak jakinarazi dute EAtik nor aurkeztuko diren EAEko hauteskundeetara. Arabako zerrendaburua Rafael Larreina izango da, Bizkaikoa Joseba Azkarraga, eta Gipuzkoakoa, berriz, Unai Ziarreta.
Larreinak onartu egin du atzoko batzarrean kexak egon zirela zerrendak osatzeko erabili zuten metodoagatik, baina hautagaiekin ez zela inolako kexarik izan azpimarratu du.
EAJren hautagaiak Ibarretxe, Atutxa eta Egibar izango dira
EAJ-EA koalizioak bihar egin behar du EAEko hauteskundeetarako kanpaina aurkezteko ekitaldia Donostian.
EAJko EBBko lehendakari Josu Jon Imazek azaldu duenez, "eskubide zibil eta politikoan defentsa" izango da EAJk EAEko hauteskunde kanpainan erabiliko duen mezuaren "ardatza". EAJ-EA koalizioaren proposamena ere oinarri izango dute, eta baita "euskal gizartearen nahiaren errespetua".
Kanpaina horretan, han-hemenka ikusiko ditugu, besteak beste, Arabako zerrendaburu Juan Jose Ibarretxe, Bizkaiko Juan Maria Atutxa, eta Gipuzkoako Joseba Egibar.
EAEko hauteskundeak