Euskal presoak

Larri gaixorik dauden presoak askatzeko eskatu dute Donostian

Ehunka lagun bildu dira Amnistiaren Aldeko Mugimenduak antolatutako manifestazioan. Frantziako eta Espainiako gobernuen "politika hiltzaile hau amaitu" beharra dagoela azpimarratu du.

2008ko uztailaren 5a
18:25
Entzun
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) manifestazioa egin du gaur Donostian, larri gaixorik dauden presoen askatasuna eskatzeko. 17:30ean hasi da ekimena, Bulebarrean, eta ehunka lagun elkartu dira.

"Hamalau preso politiko dira gaixotasun larri eta sendaezinak izanda ere espetxean dituztenak, heriotza arrisku handia pairatuz kasu batzuetan", esan du AAMk. "Eta 'heriotza' aipatzen dugunean, ez dugu alferrik hitz egiten. Gogoan ditugu osasun asistentzia ezak espetxean hildako preso politikoak: Juanjo Crespo, Joseba Asensio, Juankar Alberdi, Mikel Zalakain, Pello Mariñelarena eta Roberto Sainz. Gogoan ditugu, halaber, zuzenean hiltzera atera dituzten preso politikoak: Josu Retolaza, Jabi Gorostiza, Santi Diaz, Esteban Esteban Nieto, Kepa Miner, Joan Luis Maitia eta Juanjo Etxabe".



Frantziako eta Espainiako estatuen "ankerkeria" salatu du AAMk, eta haiek "mendekuan eta xantaia politikoan" oinarritzen direla uste du. "Demokratikoa den zein estatutan ikus liteke horrelakorik? Gobernu politika hiltzaile hau amaitu behar dugu. Horretarako, herritarren mobilizazioa eta borroka dira bide bakarrak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.