URTEGIAK

Larrialdi plana abian da Tafalla inguruko herrietan

2005eko urriaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mairagako Mankomunitateak larrialdi plana abian jarri du, lehortea dela eta. Tafallak eta inguruko beste hainbat herrik bat egiten dute erakunde horretan. Euririk egiten ez badu larrialdi egoera hainbat hilabetez luzatu ahal izanen dela iragarri du mankomunitateak. Ureztatzeko lanak debekatu egin dituzte, plan horren arabera, eta ura aurrezteko mezuak biderkatu. Lehortea, dena den, ez da Mairagako Mankomunitatearen erabakia bultzatu duen elementu bakarra. Izan ere, ura garraiatzeko sarearen egoera kaskarraren ondorioz ur asko bidean galtzen dela erran du Mairagako Mankomunitateak, eta konponketak eginen dituela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.