Larunbatean AHTaren aurkako martxara joateko deia egin du AHT Gelditu!-k

2011ko ekainaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
AHT Gelditu! Elkarlanak deituta, azpiegitura horren aurkako manifestazio bat egitekoa dute datorren larunbatean Arrasaten (Gipuzkoa). Herrian bertan egin zuten atzo protestara joateko deia. Elkarlaneko kideek nabarmendu dute oraindik ere zehazteko gauza asko dituela abiadura handiko trenaren proiektuak —hiriburuetako sarrerak, besteren artean—; hartara, haien arabera, geldi daitezke obrak, areago krisi ekonomiko garaiotan. «Ulertezina da diru publikoa halako proiektuetan xahutzea», esan dute.

Arrasateko plazan abiatuko dute protesta, 18:00etan. Arrazoiak badauzkagu trena gelditzeko. AHT gelditzera goaz! izango du goiburu manifestazioak. Hainbat herritan ari dira autobusak-eta antolatzen elkarretaratzera joateko. «Hainbat sektoretako kideen bilgune» izango da larunbateko protesta, antolatzaileen hitzetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.