Larunbatean ekitaldia eta festa egingo dituzte Usurbilgo frontoian
Itxialdian sartu diren gazteak gaur hasi eta ostiralera arte egongo dira EHUren Donostiako campusean, eta larunbatean ekitaldia eta festa egingo dituzte Usurbilgo frontoian. 18:30ean egingo dute ekitaldia, eta gero kontzertuak izango dira. Esne Beltzak, Vendettak, Ze Esatek!-ek, Kaotikok eta Betagarrik joko dute. Sarrerak zortzi euro (aurrez) eta 12 euro kostatuko dira.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu