Duela hiru hilabete erretina-askatzea diagnostikatu zioten Murgiondori begi bietan. Batetik dezente osatu bada ere, arazo handiak ditu bestearekin eta zaintza handia behar du. Horregatik, kanporatzea anbulantzian egiteko eskatu du haren abokatuak, beste baldintza batzuetan egiten bada haren osasunak kalte handiak jaso eta itsu gera daitekeela uste baitute.
Espainiak ez du Murgiondoren aurkako estradizio eskaerarik egin; beraz, aske geratuko beharko luke. Hori ziurtatzeko, presoaren senide eta lagunak Espainiako Estatuak eta Frantziakoak muga egiten duten puntuetan egongo dira, Espainiako Poliziak ez duela bere esku hartuko bermatzeko.
Askatasunak salatu du Espainiako Poliziak atxilotuz gero torturatua izateko arrisku handia duela Murgiondok, beste presoe batzuekin gertatutakoak hala erakusten duelako.
Presoak