Zinema munduko jendeak erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko du. Bultzatzaileak, besteak beste, Itziar Ituiño aktorea, Klara Badiola aktorea, Ane Gabarain aktorea, Eneko Olasagasti gidoilari eta zuzendaria, Juanba Berasategi ekoizle eta zuzendaria, Iñaki Gomez ekoizlea eta Ramon Agirre aktorea dira.
Gure Esku Dago-k jakinarazi duenez, oraingoz hauexek bat egin dute: Iratxe Hernandez Simalek, Joserra Fachadok, Naiara Arnedok, Jon Urrazak, Eneritz Artetxek, Teresa Andonegi Santamariak, Kepa Errastik, Eriz Alberdik, Agurtzane Intxaurragak, Amagoia Lauzirikak eta Ana Elordik.