atxiloketan

Larunbatean Iruñean atxilotutako bi zarauztarrak libre utzi dituzte; "tratu oso txarra" eman dietela azaldu dute

Larunbatean bi zarauztar atxilotu zituen Espainiako Poliziak Iruñean. Gaur arte inkomunikatuta eduki dituzte, eta gaur epailearen aurrean deklaratu ostean libre utzi dituzte, hilean bitan sinatzera joateko baldintzapean. =l www.urola-kostakohitza.info == http://www.urola-kostakohitza.info/azala.php =l-k zabaldu duenez, "oso tratu txarra" eman diote biei, atxilotuta eduki dituzten bitartean. Iturri horren arabera, kolpe ugari dituzte, eta bietako batek hamar puntu ditu kopetan. "Eskubide politikoen eta zibilen defentsan eta Euskal Herriarentzat irtenbide demokratikoa eskatzeko" manifestaziorako deia egina zegoen larunbatean, Iruñean, baina Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak debekatu egin zuen.

2005eko abenduaren 5a
17:05
Entzun
Elkarretaratzeko deia LAB, ESK eta EILAS sindikatuetako kideek, eta Bilgune Feminista, Lurra, Elkartzen, AEK eta Orreaga elkarteek egin zuten ostiral arratsaldean, premiazko eskaera baten bitartez. Hainbat lagunek lehenago egindako deialdiari debekua ezarri zion Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak aurreko astean, eta horren harira egin zuten bigarren deialdia.

Arratsaldean, 18:00ak inguruan, jendea Iruñeko Autobus Geltokiaren aurrean biltzen ari zelarik, Espainiako Poliziaren ibilgailu bateko bozgorailuetatik elkarretaratzea "espresuki debekatuta" zegoela jakinarazi zuten. Antolatzaileek hitza hartu zuten aurrena, eta gero, manifestaziorako bildu zirenek 'Eusko Gudariak' abestu zuten, eta sakabanatu egin ziren. Gero hainbat istilu ere izan ziren.

'Urola Kostako Hitza'-k jakinarazi duenez, gauean, Espainiako Polizia Alde Zaharreko taberna batetara sartu zen, eta 27 urteko zarauztar bat atxilotu, "desordena publikoak" egitea leporatuta. Harekin zeuden beste zenbait lagunen arabera, ordea, gazteak "ez zuen inolako zerikusirik izan liskarretan. Espainiako Polizia "itsumustuan sartu zen tabernetara, norbait eraman nahian, eta edozein eraman zuten".

2:40ak aldean atxilotu zuten bigarren laguna. Aurrena atxilotutakoaz galdezka joan zen polizia-etxera, eta bera ere atxilotu egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.