Euskal Presoak

Larunbateko manifestazioa debekatzeko eskatu diete PPk eta AVTk Rodolfo Aresi eta Auzitegi Nazionalari

"Terrorismoa goratu" egingo dela dio Carlos Urkijo PPko bozeramaileak, eta Jaurlaritzako Barne sailburuari idatziz eskatu dio Ertzaintzak horren inguruan jaso dituen aginduen berri emateko. Etxerat-ek dei egin du manifestazioan parte hartzeko, "bide berri bat irekitzeko".

2011ko urtarrilaren 3a
15:54
Entzun
Larunbaterako Bilbon Etxerat-ek antolatu duen manifestazioa debekatzeko eskatu dio Carlos Urkijo PPko Legebiltzarreko bozeramaileak Rodolfo Ares Jaurlaritzako Barne sailburuari. Idatziz egin dio eskaera, eta, zehazki, Ertzaintzak manifestazioaren inguruan jaso dituen aginduak zeintzuk diren esateko eskatu dio.

PPk eta AVTk manifestazioa debekatzeko eskatu diete, hurrenez hurren, Rodolfo Ares Jaurlaritzako Barne sailburuari eta Auzitegi Nazionalari. Terrorismoa goratu egingo dela iragarri du Carlos Urkijo PPko bozeramileak, eta "Egin dezagun urratsa ekimenaren atzean amnistiaren aldeko legez kanpoko mugimendua" dagoela dio. "Ez da zaila pentsatzea manifestazio hori terrorismoa egiten dutenak goratzeko ekitaldi bat izango dela, aurreko batzuetan gertatu den moduan", esan du. AVTk dio presoen argazkiak erakutsiko dituztela manifestazioan.

Etxerat-ek gaur berriro eskatu du manifestazioan parte hartzeko, "bide berri bat irekitzeko". Berrehunen bat lagunek elkarretaratzea egin dute Gasteizen, eta espetxe politika "errotik" aldatzeko exijitu dute Etxerat-eko ordezkariek. Halaber, jakinarazi dute asteburu honetan ez dietela bisitarik egingo presoei, senideak eta lagunak Bilboko martxan izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.