'Atutxa auzia'

Larunbateko manifestazioa gaitzestea aztertuko du bihar CGPJk

Ordezkari kontserbadoreen iduriko "indepenentzia judizialaren kontrako erasoa" izan zen =i Atutxa auziko=i epaiaren kontra hirukoak egindako protesta. Gutxiengo aurrerakoiak gaitzespenarekin bat egitea espero dute kontserbadoreek.

2008ko urtarrilaren 28a
11:13
Entzun 00:00:0000:00:00
CGPJ Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak larunbatean Atutxa auziko epaiaren kontra Bilbon egin zen manifestazioa gaitzetsi dezake. Proposamen hori aztertuko dute bihar, eta gehiengo kontserbadoreak gaitzespenaren alde egingo du.

Izan ere, EAJk, EAk eta EBk Gure erakundeen alde lelopean antolatutako manifestazioa, eta, besteak beste, Jaurlaritzak babestutakoa, "independentzia judizialaren aurkako erasoa" izan da Juan Pablo Gonzalez CGPJko kide kontserbadorearen iduriko. Auzi honetan, gutxiengo aurrerakoiak eurekin bat egitea espero duela agertu zuen atzo Gonzalezek.

Larunbateko manifestazioan milaka herritarrek eta agintari askok parte hartu zuten, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, Carlos Garaikoetxea eta Jose Antonio Ardanza lehendakari ohiek, Izaskun Bilbao Eusko Legebiltzarreko presidenteak eta EAJ, EA eta EBko buruzagi nagusiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.