Larunbateko manifestazioko atestatua Fiskaltzara bidali du Aresek

Ertzaintzaren aurkako irainak oihukatu zirela dio Herrizaingo sailburuak, eta hori «onartezina» dela

Erredakzioa
2012ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu Rodolfo Aresek EAEko Fiskaltzara bidali ditu larunbatean Bilbon egin zen manifestazioan ertzainek jasotako irudiak eta atestatua. Ertzaintzaren oldarraldi batean gomazko pilotak buruan jota hil zen Iñigo Cabacas gaztearen heriotza salatzeko egindako manifestazioan Ertzaintzaren aurkako oihuak egin zirela, eta tartean «Ertzaintzaren aurkako oihu iraingarriak» egin zirela azaldu du Aresek.

«Ez dut onartuko gure poliziaren aurkako irain eta gezurrik», esan zuen Herrizaingo sailburuak, etaErtzaintza «biolentoak hauspotzen dituen izena zikintzeko kanpainaren biktima» dela salatu zuen.

Herrizaingo Sailak adierazi zuenez, Aresek telefonoz hitz egin zuen atzo Juan Kalparsoro fiskalburuarekin, atestatua igorriko diola adierazteko. Era berean, Iñigo Cabacas gaztearen heriotza salatzeko manifestaziora deitu zutenei Hiritarren Segurtasun Legea ezartzeko dosierra irekiko diela ere jakinarazi zuen Aresek. «Ez dutinola ere onartuko inork gure polizia hiltzaile dela esatea», gaineratu zuen Herrizaingo sailburuak, eta Ertzaintzaren «lana eta ardura» goraipatu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.