Ekainaren 19tik aurrera Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun zentro gutxiagotara joateko aukera izango da larunbatetan. Zehazki 48 itxiko ditu Osakidetzak, eta haietara joaten diren gaixoek beste leku batzuetara bideratuko dituzte.
Neurriok hartu dituzte lehen mailako zerbitzua antolaketa ikuspuntutik "eutsiezina" delako, Osakidetzako zuzendari Julian Perezek azaldu duenez. Sektoreko langileek 35 lanordu egiten dituztela-eta goiz baterako langileak kontratatu behar izatea "karga handiegia" dela uste du Perezek.
Satse eta CCOO sindikatuak bat etorri dira esaterakoan "azkarregi" egin dela moldaketa, eta "sindikatuen bizkar".Moldaketak, gainera, ez dio soilik larunbatetako zerbitzuari eragingo, sindikatuek jakinarazi dutenez. Gauetan ere hainbat zentro itxiko dituzte, eta larrialdi zerbitzuek nabarituko dute batez ere itxiera. "Larrialdietarako zerbitzua txartuko du erabakiak".
Gizartea