'Lasa eta Zabala' filma, eta Iruinen argibideak

2014ko urriaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Pablo Malo zuzendariaren Lasa eta Zabala filman ere egiten zaio erreferentzia bat bonba-paketeen kanpaina horri. Iñigo Iruin abokatuaren laguntzaile bat hiltzen dute filmean pakete horietako batekin. Iñigo Iruinek berak eman zizkion xehetasun horri buruzko argibideak BERRIAri, Donostiako Zinemaldian, filma estreinatu zen egunean: «Batetik, ez da egia bonba-pakete batek nire laguntzailea hil zuenik. Egia da bonba-pakete bat bidali zutela ni hiltzeko asmotan, baina zorionez ez zuen eztanda egin. Guardia zibilek, damututa, paketea neutralizatu zuten destinora heldu aurretik, garai berean bidalitako beste pakete batek postari bat hil eta gero. Hori, gainera, beste une batean gertatu zen, 1989an, eta ez, filmean bezala, 1995ean».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.