GIZARTEA

Lasarte-Orian ama hil zuen gaztea erietxe psikiatriko batean sartu dute

Isabel Velez hil zuen gazteak buruan gaixotasuna duela berretsi du epaileak. Anaiari 45.352 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

2012ko uztailaren 24a
15:42
Entzun

Isabel Velez hil zuen gazteak 20 urtez erietxe psikiatriko batean egon beharko duela erabaki du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiko Augusto Maeso epaileak. Frogatutzat jo du gazteak buruko gaixotasun bat duela, eta ez du kartzelara bidali. Gainera, anaiari 45.352 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Hala, aintzat hartu du iragan uztailaren 6an fiskaltzak egindako 20 urteko zigor eskaera. Izan ere, orduan, epaimahaiak gaztea bere ama kolpatu eta hiltzearen errudun zela erabaki zuen, baina fogatutzat eman zuen buruan eritasuna duela.

Isabel Velez 2010eko otsailaren 19an hil zuen 23 urteko semeak. Liskarrak maiz izaten zituzten, eta hori dela eta, urruntze agindua betetzen ari zen gaztea. Baimen bat baliatuta joan zen amaren etxera, eta bertan hil zuen, hainbat gailurekin kolpatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.