Lasarteko zinegotziekin bat egin du GBBk

Erredakzioa
Donostia
2011ko ekainaren 15a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Lasarte-Oriako zinegotzi jeltzaleek hartutako erabakia babestu du EAJren GBBk. EAJren zinegotziek Bilduren hautagaiari eman zioten botoa larunbateko batzarrean, modu horretan PSE-EE alkatetzatik kanpo utziz. Komunikabideei igorritako ohar batean, GBBk dio «zilegitasuna eta izaera guztiz demokratikoa» duela erabakiak. EAJren zuzendaritzak agindutakoarekin bat egin ez zuten arren, zinegotziek Lasarte-Oriako udalean «azkenaldian bizi izandako ezohiko egoerari» erantzun ziotela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA