Jean Jacques Lasserre eta Anne-Marie Bruth eskuineko batasunaren ordezkariek dute boz gehien jasotzen Bidaxune aldea, Amikuze eta Oztibarren kantonamenduan. 4.558 bozekin, %47,48a lortzen dute. EHBai izanen dute bere parean bigarren itzulian. EHBaiko Xabi Larralde eta Anita Lopepek 2.000 boz bildu dituzte. Hau da, balio duten bozen %20,83.
Hirugarren indar, Sauveur Bacho eta Veronique Robert ezkerreko independenteak izan dira, EH Bai-koek baino 69 boz gutxiagorekin. 1.931 boz jaso dituzte horiek, hau da, %20,11a.
Azken iristen dira Fronte Nazionaleko Valerie Franco eta Pierre Perez 1.111 bozekin, hau da, balio duten bozen %11,57rekin. Perezek musulmanen aurkako adierazpen larriak egin ditu aste honetan.