Lau adingabe erietxera eraman dituzte, euren burua zaurituta
BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiaren zaintzapean dauden lau gazte Basurtuko ospitalera eroan dituzte, euren burua zauritu dutelako. Bizkaiko Aldundiak jakinarazi duenez, Bilboko etxebizitza batean zeuden laurak, eta etxez aldatuko dituztela jakinarazi zietenean, euren burua zauritzeko mehatxua egin zuten. Besoetan ebakiak dituzte guztiek, eta antsietate krisia zuen batek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu