Lau atxilotu Burlatan, kokaina trafikoa egotzita
BURLATA. Espainiako Poliziak lau lagun atxilotu ditu Burlatan (Nafarroa), kokainarekin trafikatzea leporatuta. Atxilotuek 24 eta 27 urte artean dituzte, eta Poliziak dio Burlatako etxe batean kokaina prestatzeko laborategia zutela. Bilbon, berriz, Udaltzaingoak bi lagun atzeman ditu Begoña auzoan, euren etxean 168 marihuana landare edukitzeagatik.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu