Lau gizon atxilotu dituzte Hego Euskal Herrian, haur pornografia egitea, edukitzea eta banatzea egotzita

Espainiako Poliziak egindako operazio batean atxilotu dituzte.

Guztira sakelako 37 telefono konfiskatu ditu Poliziak. MARCELO SAYãO / EFE
Guztira sakelako 37 telefono konfiskatu ditu Poliziak. MARCELO SAYãO / EFE
Isabel Jaurena.
2025eko ekainaren 27a
17:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Poliziak lau gizon atxilotu ditu Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, haur pornografia egitea, edukitzea eta banatzea egotzita. Iturri horrek berak erran duenez, operazio zabal batean egin dituzte Hego Euskal Herriko atxiloketak: izan ere, Espainian egindakoak kontuan hartuta, 61 pertsona atxilotu dituzte, eta bertze hamazazpi ikerketapean daude.

Hego Euskal Herrian eta Espainian egin dituzten lanetan, guztira 100 miaketa egin dituzte, eta hainbat gailu konfiskatu: bertzeak bertze, sakelako 37 telefono, 63 ordenagailu, 229 disko gogor, 58 USB memoria gordailu eta askotariko bertze 1.600 gordailu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.