Gizartea

Lau euskal herritar atxilotu dituzte haur pornografiaren aurkako operazio batean

Bi gipuzkoar, nafar bat eta bizkaitar bat atxilotu dituzte beste 47 lagunekin batera. Guztiei Interneten adingabekoen argazki eta bideoak elkartrukatzea egozten zaie.

2008ko urtarrilaren 25a
16:31
Entzun
Lau euskal herritar –bi gipuzkoar, nafar bat eta bizkaitar bat- eta beste 47 lagun atxilotu ditu gaur Guardia Zibilak haur pornografiaren aurkako Fabiola operazioan. Guztiei Interneten adingabekoen argazki eta bideoak elkartrukatzea egotzi diete. Beste 20 pertsona ere auzipetu dituzte. Espainian, Galizian, Herrialde Katalanetan eta Kanariar Uharteetan atxilotu dituzte beste 47 lagunak.

Guardia Zibilak emandako datuen arabera, guztira 73 miaketa egin dituzte, horien artean milioika haur pornografiarekin lotutako milioika irudi eta bideo atzeman dituzte, ordenagailu eramangarrietan, CPUetan, disko gogorretan, DVDetan eta CDetan.

2007ko martxoan hasi zen operazioa Cordoban (Andaluzia, Espainia) Guardia Zibilak jakinarazi duenez. Pertsona batek Internet bidez artxiboak elkartrukatzen ari zela “pederastia kutsu handiko” hainbat argazki eta bideo atzeman zituen ezkutatuta, eta salatu egin zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.