Lau gizon atxilotu dituzte Iruñean asteburuan, indarkeria matxista egotzita

Bikotekideari eraso egitea leporatzen diete bi gizoni, sexu erasoa egin izana beste bati, eta urruntze agindua urratzea beste bati. Gasteizen gizonezko bat atzeman dute emakume bati eraso egiteagatik.

Indarkeria matxista salatzeko mobilizazio bat Iruñean, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Indarkeria matxista salatzeko mobilizazio bat Iruñean, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Isabel Jaurena.
2025eko abenduaren 29a
11:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, lau gizon atxilotu dituzte asteburuan, indarkeria matxista egotzita. Sanduzelai auzoan atxilotu zuten lehenbizikoa, ortzirale arratsaldean: bikotekideari eraso egitea leporatuta atxilotu zuten, Poliziak erran duenez. 

Larunbatean, berriz, bi gizon atxilotu zituzten. Arrotxapean lehenbizikoa: tratu txarren delitua leporatuta, bikotekideari kalean eraso egiteagatik. Gauerdian atxilotu zuten bigarrena, hiriaren erdigunean; sexu erasoa egin izana egotzi zioten, emazteki bati ukituak egiteagatik. 

Atzo arratsaldean bertze gizon bat atxilotu zuten, emakume batengandik urruntzeko agindua urratzeagatik. 

Bestalde, Gasteizko Udaltzaingoak adierazi du atzo arratsaldean 64 urteko gizon bat atxilotu zutela indarkeria matxista egotzita. Erasoa iluntzean izan zen, 20:00 pasatxo zirela, Babesgabetuen Andre Mariaren plazan; emakume batek eman zien abisua udaltzainei. Poliziak bertaratu zirenean, emakumearekin eta lekuko batekin hitz egin zuten, eta azken horrek adierazi zien gizonak zaplazteko batzuk eman zizkiola andrazkoari. Ondoren, poliziek erasotzailea atxilotu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.