Emakumeen aurkako indarkeria

Lau gizonezko atxilotu dituzte Bilbon, Tuteran, Iruñean eta Burlatan, emakumeen kontrako indarkeria dela-eta

2008ko apirilaren 17a
16:22
Entzun
Ertzaintzak 28 urteko gizonezko bat -P.M.- atxilotu du bart Bilbon, bikotekide ohiari ustez sexu erasoak egin dizkiolako. Gertaera atzo gauean hasi zen, zortzi eta erdiak aldera, Uribarri auzoan. Gizonezkoa emakumearen etxera joan zen -duela egun batzuk arte elkarrekin bizi ziren han-, eta emakumea hiru orduz atxikia eduki zuen. Orduan behartu zuen sexu harremanak izatera, biktimak esan duenez.

Gauerdian emakumeak etxetik irtetea lortu zuen, eta ordua eman zion gertaeraren berri Ertzaintzari. Handik gutxira ertzainak etxe hartara joan ziren, han zen gizonezkoa eta atzeman egin zuten.

Nafarroan azkeneko egunetan hiru gizonezko atxilotu dituzte emakumeen kontrako indarkeria dela-eta: Tuteran, Iruñean eta Burlatan.

Tuteran igandean 39 urteko espainiar bat atzeman zuten udaltzainek (Novillaskoa, Aragoikoa), bikotekide ohiarengandik urrun egoteko agindua urratu egin zuelako. Emakumearen etxeko beira bat hautsi zuen, udaltzainek esan dutenez.

Foruzainek Iruñean igande goizean beste gizonezko bat atzeman zuten, 37 urteko iruindarra, dantzaleku baten atarian neska-laguna jotzea egotzita.

Atzo, berriz, Burlatan atxilotu zuten beste bat foruzainek eta udaltzainek, 33 urtekoa. Ustez, ama jo zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.