Lau hilabeteko gibelapenezko kartzela zigorra ezarri diote Zuraideko osteopata bati, sexu indarkeriagatik

Bi urteko kontrol judiziala ezarri diote, baina osteopata lanetan segitzen ahalko du. Jarraipen psikologikoa aitzina eraman beharko du, bestalde.

Baionako auzitegia, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Baionako auzitegia, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Leire Casamajou Elkegarai.
2025eko abenduaren 3a
16:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Atzo iragan zen auzia, Zuraideko (Lapurdi) osteopata baten kontra: lau emaztek leporatzen zizkioten sexu indarkeriak, 2017 eta 2023 bitartean gertatutakoak; horietarik bik ezarriak zituzten salaketak. Azkenean, lau hilabeteko gibelapenezko kartzela zigorrera kondenatu dute gizona, baina lanean segitzen ahalko du. Bi urteko kontrol judiziala ezarri diote, hala ere, eta jarraipen psikologikoa aitzina eramateko derrigortasuna.

Afera 2023an abiatu zen, delako osteopataren bi pazientek ARS Eskualdeko Osasun Agentziara jo zutelarik, gizonaren jokamoldeak salatzeko. Eta, berrehun bat entzuketa eginak izan ziren, dosierra argitzeko asmoz. Horren harira, osteopata 2024an atxilotu zuten behin-behinean, eta, geroztik, kontrol judizial pean zegoen. Honakoak leporatu dizkiote: besarkada luzeak, musuak, bularretakoa deslotu izana baimenik gabe, sedukzio mezuak...

Auzian aitzina, auzipetuak onartu du bere lanaren esparrutik kanpoko jokamoldeak ukan dituela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.