Renfe Espainiako trenbide publikoaren konpainiako langileen greban dira gaur, CGT eta CCOO sindikatuek deituta, eta enpresak azaldutakoaren arabera, aldiriko trenen %75 badabiltza, lautik bat, puntako orduetan, eta gainerakoetan %50.
CGT sindikatuak salatu du enpresak langileei grebarako eskubidea galarazi diela, grebara joatea erabaki duten langile batzuk ordezkatu dituelako. Enpresako zuzendaritza salatzeko hartu beharreko neurri legal guztiak hasiko dituela iragarri du. Garapen profesionalerako hitzarmenaren kontrako greba da.
gizartea