Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote Donostian emakume bat bortxatu zuen gizonari

2024ko irailean egin zuen sexu erasoa, Katalunia plazako aparkalekuan, eta ordutik behin-behineko atxiloaldian dago. Aldeak akordio batera iritsi dira, eta biktimak ez du deklaratu beharko.

(ID_15144944) (Andoni Canellada/@FOKU) 2025-07-14, Donostia. Donostiko eraso matxista gaitzesteko kontzentrazioa
Donostiako eraso matxista bat gaitzesteko egindako elkarretaratzea, iaz. ANDONI CANELLADA / FOKU
Maddi Iturriotz Alkorta
2026ko otsailaren 12a
13:21
Entzun 00:00:00 00:00:00

2024ko irailean, gizon batek emakume bat bortxatu zuen Donostiako Katalunia plazako aparkalekuan. Gizona behin-behineko espetxealdian dago egun hartatik. Bada, gaur, akusatuak, biktimak eta fiskaltzak lau urteko espetxe zigorra adostu dute erasotzailearentzat. Lau urteko zigorraz gain, aske geratu ostean bete beharko dituen beste hiru neurri ere ezarri dizkiote: zortzi urteko urruntze agindua izango du, sei urte igaroko ditu zaintzapean aske, eta ezingo du adingabeekin lan egin edo beste jarduerarik egin.  

Epaiketaren ahozko saioa ostegun eta ostiral honetan egitekoak ziren, baina, akordiora heldu ostean, biktimak ez du deklaratu beharko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.