Irudia.Iruñea

LAU ZAURITU SUTE BATEAN

2011ko apirilaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bart goizaldean, Iruñeko etxe batean, sutea piztu zen, eta lau lagun intoxikatu ziren, kea arnastuta. Laurak Nafarroako Ospitalera eraman zituzten, arnasa hartzeko arazoak zituztela. 05:20 inguruan piztu zen sua, Paulino Caballero kaleko 34. zenbakiko etxebizitza batean. Lehen ikerketen arabera, ke xurgagailuan piztu zen sua, eta sukaldean zabaldu zen. Goiko etxebizitzara ere iritsi ziren garrak. Suhiltzaileek ordubete inguru behar izan zuten sua mendean hartzeko. Foruzaingoa eta Iruñeko Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.