Laudioko gizon bat desagertu egin da Kantabriako uretan, ezbehar bat izanda

2015eko apirilaren 7a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BAIONA. Santanderko kostan (Kantabria, Espainia) zebilen Laudioko (Araba) gizon bat galdu zen atzo hango uretan, eta larrialdi zerbitzuak berehala hasi ziren haren bila. Adiskide batek eman zuen ezbeharraren berri, gizona arrantzalea zela esplikatu zuen, istripu bat izan zuela, eta desagertu egin zela uretan. Azkeneko aldiz itsasertzetik 30 bat metrora ikusi zutela jakinarazi zuten larrialdi zerbitzuek. Hainbat itsasontzi eta helikoptero ibili ziren arratsalde osoan desagertua topatzeko ahaleginetan. 46 urteko gizonezko bat da.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA