Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak agertu duenez, Laudioko udalbatzaren otsailaren 28ko osoko bilkuran behin baino gehiagotan parte hartu zuen Cesar Fombellida legez kanpo utzitako Laudio Aurrera plataformako kideak. Aktan agertzen denez, galdera eta erreguen txanda heldu baino lehen parte hartu zuen Fombellidak osoko bilkuran, eta jarduera hori"lege iruzurra" izan daitekeela uste du Luesmak, hain justu, Espainiako Alderdien Legeari izkin egiten diolako. Hori dela eta, helegite kontentzioso-administratiboa aurkeztuko du Fombellidari partehartzeko baimena eman zion Jon Karla Menoyo alkatearen (EAJ) aurka.
Luesmak oroitarazi du Menoyok duela gutxi adierazi zuela ez zuela onartzen Espainiako Alderdien Legea, eta"Batasunak Laudioko udalbatzaren osoko bilkuretan parte hartzeko eskubidea" duela. Jarrera hori "gutxienez kezkagarria" dela esan du.
Legez kanporatzeak