korrika

Laurehun lagun Donibane Garazin

Korrika Gipuzkoan gaueko hamaikak aldera sartuko da; 22:57etan espero dute Irunen. Bideoan, Baionan bart. [YouTube]http://youtu.be/q6g0VeMq1V0[/YouTube]

2011ko apirilaren 12a
17:07
Entzun

Bart Zuberoan sartu da 17. Korrika, goizeko zortziak aldera Maulen izan da, eta ondoren Nafarroa Beherera egin dute; 10:10etan heldu dira. 12:30 pasatxorako euskararen aldeko lasterketa Donibane Garazin zen. Laurehunen bat lagunek hartu dute.

Handik berriro Lapurdira abiatu dira —Donibane Lohizunen 21:05etan izango da—, eta Gipuzkoan gaueko hamaikak aldera sartuko da. Hain zuzen, 22:57etan espero dute Korrika Irunen.

Atzo 22:20 inguruan iritsi zen Baionara. "Hogei minutuko atzerapena zekarren arren, azkenean ere orduan iritsi da Korrika Baionara. Baiona Ttipian izan da euskalakari gehien, 70-80 lagun inguru. AEKren eta preso eta iheslarien Euskal Herriratzearen aldeko banderak ikusi dira lasterkarien artean. Baina, batez ere, 'independentzia' aldarrikatzen zutenak haizatu dira, Segiko gazteek zeramatzatela", kontatu du Ibai Maruri BERRIAko berriemaile bereziak Berriketan.info sare sozialean.

Igandean amaituko da Korrika, Donostian. Lehengo ostegunean hasi zen, Trebiñun. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.