Lazkaoko gizon bat hil da Arrasaten, mendian zebilela
ARRASATE. Lazkaoko 57 urteko gizon bat hil zen atzo, mendian gaixotu ondoren. Arrasaten (Gipuzkoa) gertatu zen ezbeharra. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, gizonari bihotzekoak eman eta lurrera erori zen. Ertzaintza eta suhiltzaile talde bat bertaratu zen, baina ezin izan zuten gizona onera ekarri.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu