20, 41 eta 42 urteko hiru gizonezko atxilotu zituen atzo goizean Ertzaintzak Legazpin (Gipuzkoa), enpresa batean lapurretan egin zutelakoan. Zehazki, kuprea harrapatzea leporatzen diete.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, atzo goizeko hamarrak inguruan dei bat jaso zuten lantegi batetik, enpresakoak ziren hiru lagun han zebiltzala salatuz. Enpresaren pabilioietako batean aurkitu zituzten hirurak, Ertzaintzaren arabera, metal piezen artean ezkutatuta; kupre bobinak zeuzkaten prestatuta kanpoan zuten auto batean eramateko.
Gizartea
Legazpiko lantegi batean lapurreta egitea egotzita hiru gizonezko atxilotu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu