Biktimei babesa. Nafarroako Gobernuak babes juridikoa, psikologikoa eta familia bitartekaritza bermatuko die haur bat lapurtu zieten familiei.
Elkarteei aitortza. Erakundeen laguntzarik gabe haur lapurtuen auzia argitzen saiatu diren pertsona eta elkarteei euren lana aitortuko zaie.
Zerrenda. Nafarroako Gobernuak 1936 eta 1990 bitartean lapurtutako haur guztien zerrenda osatuko du. Zerrenda ez da publikoa izango, datu pertsonalak babesteko.
DNA probak.Haur lapurtuen auzian biktima izan diren familiei DNA probak egingo zaizkie, beste DNA banku batzuetako emaitzekin alderatu ahal izateko.
Gastuak. Nafarroako Gobernuak ordainduko ditu auziak argitzeko egiten diren jarduera guztien gastuak. Era berean, haur lapurtuen auziaren lan eta finantzaketa plana izan beharko du Nafarroako Gobernuak.
LEGEAREN GAKOAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu