Honela dio bihar euskararen eguna dela-eta Jaurlaritzak onartutako adierazpen instituzionalak: "Euskara erabili eta eratu egin behar dugu eta esparru nahiz alor guztietan erabili behar da. Eusko Legebilzarrreko talde politikoak horretaz jabeturik gaude, eta hitz ematen dugu gero eta gehiago eta normaltasunez erabiliko dugula, gure jarduera politikoan, bereziki jendaurreko saioetan eta agerraldietan, eta herritarrei zuzenduriko komunikazioetan".
Euskara alderdien arteko gatazketatik at uzteko konpromisoa ere hartu dute. Euskara denen ondarea dela azpimarratu dute, eta "batzuen ondarea soilik dela pentsatzeko tentazioak" baztertzearen alde egin dute.
Euskarak esparru guztietan egon behar duela aldarrikatu dute, eta horretan badagoela non hobetu azaldu dute. Horregatik, beraiek euskara "gero eta gehiago eta normaltasunez" erabiltzeko konpromisoa hartu dute.
euskara